Programa eszenikoetarako laguntzak

Arabako Lurralde Historikoan egiten diren programa eszenikoetarako laguntzak, baldin eta programa horiek erakusketaren, bitartekaritzaren eta ikus-entzuleen prestakuntzaren eremuetako jarduerak eta lurraldeko eta komunitateko prozesuekin eta problematikekin lotutako jarduerak egiten badituzte.

JUSTIFIKAZIOEN BIDALKETA

DATORREN FORMULARIOA IGORRI

Justifikazioak 2018ko azaroaren 30eko 23:59ak arte jasoko dira.
Gaineratu dokumentazio guztia edo, nahiago baduzu, posta elektroniko bidez bidal dezakezu programak@arabaeszena.eus helbidera:

 





Eszena Elkarteak, web orri honen erantzule bezala, formulario hau betetzean helarazten dizkiozun datu pertsonalak kudeatuko dituela jakinarazten dizu. Datu pertsonalen jasotze eta kudeatze xedea: formulario honetan egiten duzun eskaera ebaztea. Legitimazioa: eskatzailearen baimena. Hartzaileak: Dinahosting (hosting-en hornitzailea), EB-aren barruan. Dinahosting-aren pribatutasunaren politika ikusi. Sartze, zuzentze, mugatze eta ezabatze eskubideak info@arabaeszena.eus web orrian erabili ahal izango dituzu, baita kontrol-agintari baten aurrean erreklamazio bat aurkezteko ere. Baduzu datu-babespenaren inguruko informazio zehatza eta gehigarria kontsultatzea eskena.org-en eta gure pribatutasunaren politika aztertzea.



Informazioa jaso izanaren berrespena

Behin inprimakia bidali ondoren, zure helbide elektronikoan mezu automatiko bat jasoko duzu zure justifikazioa izapidetzen ari garela eta epe laburrean zurekin harremanetan jarriko garela berresteko. Izan daiteke zure Spam karpetan begiratu behar izatea.

  • ESKABIDEEN BIDALKETA

    2018ko irailaren 23ko 23:59ak arte

  • Jasotako laguntzen komunikazioa

    2018ko urriaren 7ra arte

  • Jasotako laguntzaren % 50eko lehenengo ordainketa bat

    2018ko urriaren 20a baino lehen

  • Justifikazioen bidalketa

    2018ko azaroaren 30eko 23:59ak arte

  • Gainerako % 50aren bigarren ordainketa bat

    2019ko otsailaren lehen hamabostaldian zehar

PROGRAMA ESZENIKOETARAKO LAGUNTZEN OINARRI ESPEZIFIKOAK

1. Xedea

1. Xedea

Helbide soziala Arabako Lurralde Historikoan duten erakundeek garatzen dituzten eta sorkuntza eszenikorako testuinguru bideratzaileak ematen dituzten programak egiteko bideratutako laguntzen deialdia; honako hauetarako zehazkiago:

a) Jaialdiak eta erakusketa eszenikoak.

b) Ikus-entzuleen bitartekaritza eta prestakuntza sustatzen duten programak.

c) Lurraldeko eta komunitateko prozesuekin lotuta dauden programak.

Aurkeztutako eskaeraren barnean sartzen diren jarduera zehatzek eragiten duten gasturako diru-laguntza ematen da.

Programazio eszeniko eta kultural iraunkorrak salbuetsita daude.

Udal-jaien programak, sariak, gaikako galak, eszenikoak ez diren oroitzapenezko ekitaldiak, gremioetako ekitaldiak edo sustapenezkoak eta erakundeen barneko jarduerak ere salbuetsita daude.

2. Erakunde eta pertsona hartzaileak

2. Erakunde eta pertsona hartzaileak

Sortu zirenetik eremu eszenikoan enpresa-jarduerak egiten dituzten merkataritzako konpainiak, kooperatiba-sozietateak, sozietate zibilak, elkarteak eta pertsona fisikoak.

Ez dira onartuko batez ere Administrazio Publikoak parte hartzen duen erakundeek antolatutako eskaerak.

3. Diru-laguntza jaso dezaketen arloak

3. Diru-laguntza jaso dezaketen arloak

a) Kontratazio artistikoak edo jardun eszenikoarekin zuzenean lotutako espezialisten eta adituen kontratazioak.

I. Ikuskizunengatiko eta beste lan artistiko batzuengatiko fakturazioa.

b) Kanpoko zerbitzu teknikoak eta antolamendu-zerbitzuak.

 II. Ikuskizunari emandako zerbitzu teknikoengatiko eta kudeaketan eta antolamenduan emandako laguntzengatiko fakturazioa.

c) Berezko egitura-gastuak.

III. Lokalek, ofimatikak, internetek eta telefoniak eragindako gastuak eta gastu orokorrak, diru-laguntza lortzeko aurkeztutako guztizkoaren % 15 gehienez ere.

Dena den, fakturazioa eskatzaileak loturarik edo partaidetzarik ez duen erakundeei egin beharko zaie.

4. Denbora-eremua

4. Denbora-eremua

Laguntza-xedetzat hartuko dira 2018ko ekitaldiaren barnean dokumentuen bitartez justifikatzen diren gastu guztiak.

5. Aurrekontu-zuzkidura

5. Aurrekontu-zuzkidura

Kapitulu bakar batean, aipatutako gastu guztietarako: 40.000 € guztira

6. Aurkeztu behar den dokumentazioa

6. Aurkeztu behar den dokumentazioa

Pertsona eta erakunde eskatzaileek honako dokumentazio hau aurkeztuko dute formatu digitalean (pdf edo JPEG), bai www.arabaeszena.eus webgunearen bitartez, bai programak@arabaeszena.eus helbide elektronikora idatziz:

  1. Eskaera betea eta sinatua (webgunean bete daitekeen eta webgunetik deskarga daitekeen pdfa).
  2. Arabako Foru Aldundiaren  Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak emandako ziurtagiria, zeinetan azalduko den JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGAN ALTA EMANDA DAGOELA (EPIGRAFE AKTIBOAK) dagozkion epigrafeetan: 965.1; 965.2; 965.3; 965.4, alta-data 2017. urtea edo aurrekoa izanik.
  3. Zerga-betebeharrak EGUNEAN DITUELA egiaztatzen duen agiria.
  4. Gizarte Segurantzaren betebeharrak EGUNEAN DITUELA egiaztatzen duen ziurtagiria formatu digitalean.

7. Epeak

7. Epeak

Eskaerak 2018ko irailaren 23ko 23:59ak arte jasoko dira.

Jasotako laguntzen jakinarazpena 2018ko urriaren 7ra arte egingo da.

Justifikazioak 2018ko azaroaren 30eko 23:59ak arte bidali ahal izango dira

8. Diruz lagun daitekeen jardueraren dimentsioa

8. Diruz lagun daitekeen jardueraren dimentsioa

a) Aurkeztutako eskaerek gehienez 16.000 €-ko eta gutxienez 3.000 €-ko aurrekontua izango dute.

b) Laguntza kuantifikatzeko % 60ko oinarria kalkulatuko da, eta gainerako % 40a erakunde eskatzailearen nahitaezko ekarpentzat hartuko da.

9. Laguntzen kuantifikazioa

9. Laguntzen kuantifikazioa

a) Aurkeztutako eskaera guztiak, eskatutako baldintzak bete ondoren onartzen direnean, zerrenda batean ordenatuko dira handienetik txikienera aurkeztutako gastu-aurrekontuaren arabera.

b) Jasotako laguntzen kuantifikazioa aurkeztutako aurrekontuekiko zuzenki proportzionala izango da, formula hori aplikatu ondoren ateratzen den zenbatekoa 1.000 €-tik beherakoa izan arte.

10. Batzorde egiaztatzailea

10. Batzorde egiaztatzailea

Aurkeztutako eskaera bakar batekiko bateraezintasunik ez duten 2 edo 3 pertsonaz osatutako batzorde bat eratuko du Eskenak eta batzorde horrek baliozkotu du laguntzen onarpena eta kuantifikazioa deialdi honen oinarrien arabera.

11. Laguntzen ordainketak

11. Laguntzen ordainketak

a) Jasotako laguntzaren % 50eko lehenengo ordainketa 2018ko urriaren 20a baino lehen.

b) Gainerako % 50aren bigarren ordainketa 2019ko otsaileko 1. hamabostaldian.

Bi kasuetan, laguntza-deialdi hau egiteko Eskenak Eusko Jaurlaritzatik dagokion diru-laguntzaren bi ordainketak jasotzearen mende egongo dira epeak.

12. Gastuen justifikazioa

12. Gastuen justifikazioa

Ezarritako epeetan, erakunde onuradunak honako hauek bidali beharko ditu ArabaEszenara:

a) Justifikatzeko formularioa, honako hauek jasoko dituena:

    I. Garatutako jarduerari buruzko memoria labur bat, gaiarekin lotutako hiru irudirekin.

  II. Gastu-dokumentuen zerrenda zenbakitua (fakturak, justifikatzeko nominak eta Administrazio Publikoaren dokumentazioa) diru-laguntza eskatzeko aurkeztutako jardueraren guztizko balioaren araberakoa.

b) Ondoren, ArabaEszenak zerrenda horretako dokumentuen kopiak (1etik 4ra) eskatuko dizkio. Dokumentuak ausaz aukeratuko dira eta zenbakitutako zerrendan eman zaion dokumentuaren zenbakia adieraziko da.

c) Erakunde onuradunak eskatu zaizkion kopiak eskaneatuta bidaliko ditu posta elektronikoaren bitartez astebeteko epean.

d) Kopia horiek jasotzean, erakundeak ordainduko ditu oraindik ordaindu gabe dauden azken zenbatekoak.

Erakunde onuradunak ez baditu behar bezala justifikatzen oinarrien arabera esleitutako zenbatekoak ez moduari eta ez epeei dagokienez, Eskenak geratzen diren ekarpenak atxiki ahal izango ditu eta dagoeneko emandako zenbatekoak berreskuratzeko egon litezkeen legezko xedapenen arabera jardun ahal izango du, betiere kausak argudiatuta.

13. Parte hartzeko baldintzak

13. Parte hartzeko baldintzak

a) Oinarriak onartzea

Laguntza-deialdi honetan parte hartzeak esan nahi du oinarri orokorrak ez ezik, modalitate bakoitzaren oinarri partikularrak ere onartzen direla erabat eta baldintzarik gabe.

b) Onartzea

Parte-hartzaile baliodun gisa onartzeko ezarritako baldintzak bete behar dira, eta hori esanbidez jakinaraziko dute ArabaEskenaren antolatzaileek.

c) Pribatutasun-politika

Era berean, erakunde eskatzaileak onartzen du Eskenaren pribatutasun- eta babes-politika.

Espezifikoki, onartzen du, gainfinantzaketa edo diru-laguntza publikoen bikoiztasunak saihesteko, aurkeztutako gastu-dokumentuak Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Aldundiko Kultura Sailekin partekatu ahal izango direla.

14. Interpretazioa eta gorabeherak

14. Interpretazioa eta gorabeherak

Laguntza-deialdi honek bere kudeaketarako aurretiko orientatzailerik ez duenez, Eskenak hobekien iruditzen zaion moduan konponduko ditu programa garatzeko garaian sor daitezkeen arazoen interpretazioari eta konponketari eragiten dioten gaiak.

OINARRI OROKORRAK

1. Zioen azalpena

1. Zioen azalpena

Kulturako Plan Estrategikoan jasotzen denez, Arabak “bertako kultura aldarrikatzeko eta herritartasuna eraikitzeko gaitasuna dauka dauden gaitasun txiki edo handietatik abiatuta, gaitasun horiek sustatuz, elkarren artean eta kanpoko beste gaitasun batzuekin harremanetan jarriz”.  Arabako jarduera eszenikoa askotarikoa da eta sorkuntzan emankortasun handikoa.  Baina baliabide publikoen murrizketak oso arrisku larrian jarri du Arabako produkzio-garapena eta zailtasun handiak ditu Arabako sortze-talentua eta sortze-ahalegina bideragarriak izateko.

Hainbat kultura-agentek, antzerkian eta dantzan jarduten duten agente eszenikoek besteak beste, behin eta berriz eskatu dute ekintza publiko bat egoera hori onbideratzeko, ziur baitaude kulturan egiten den inbertsioak kapital soziala sortzen duela eta kapital hori biztanleriaren ongizate handiagorako eta jarduera sozio-ekonomikorako izango dela.

Erreklamazio horrekiko koherentzian, aktiboki hartu dute parte Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak bultzatutako elkarlaneko prozesuetan sektorerako etorkizun berri bat ekarriko duen ibilbide planifikatu bat egingo duten Plan Estrategikoak idazteko.

Eskena elkarteak (Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkartea) Arabako bere bazkideekin lan egin du Arabako arte eszenikoen egungo egoerari buruzko gogoeta eta diagnostikoa egiteko egiturazko hobekuntza-neurriak sartzearren. Gogoetaren abiapuntua elkarte horren helburua da, hots, arte eszenikoak Euskadi osoan sustatzea eta sektoreko enpresa-garapena eta arte-garapena sustatzea.

Gainera, agente aktiboa izan da Vitoria-Gasteizko Udaleko eta Arabako Foru Aldundiko Kultura Planak egiten; izan ere, gogoeta egin du eta neurriak proposatu ditu sektorea hobetzeari buruz eta sektoreak herritarrekin duen loturari buruz.

Jarduera horren emaitza gisa, Eskenak diru-laguntza bat eskatu dio Eusko Jaurlaritzari ArabaEszena programarako 2018. urteko EAEko Aurrekontu Orokorretan onartutako “Arte eszenikoen laguntza Araban / Apoyo a las artes escénicas en Álava” 10 4513 12 75201 008 tituluaren esparruan.

Programa horrekin ekintza jakin bat sustatzen da. Ekintza hori produkzio pribatuko unitateen orokortasunera –merkataritzako enpresak, autonomoak, elkarteak eta abar– irekita dauden laguntzen deialdian gauzatzen da, ekonomia egiaztatua sortzen duen jarduera profesional arautu batetik abiatuta sorkuntzaren testuinguruetarako (banaketa, komunikazioa, programazioak, bitartekaritzak eta abar) laguntza eska dezaten.

2. Laguntza-modalitateak

2. Laguntza-modalitateak

Laguntzen deialdia hiru eremu desberdinetan antolatzen da:

Kanpoko sustapenerako eta komunikaziorako laguntzak.

Produkzio eszenikoko kolektibo arabarrek 2018. urtean Arabako Lurralde Historikotik kanpo egindako ikuskizunen gastuei aurre egiteko laguntzak, komunikazioan, publizitatean, banaketan eta salmentan.

Programa eszenikoetarako laguntzak.

Arabako Lurralde Historikoan egiten diren programa eszenikoetarako laguntzak, baldin eta programa horiek erakusketaren, bitartekaritzaren eta ikus-entzuleen prestakuntzaren eremuetako jarduerak eta lurraldeko eta komunitateko prozesuekin eta problematikekin lotutako jarduerak egiten badituzte.

Merkatu eszenikoei buruzko prestakuntza mentorizatua

Merkatu eszenikoei buruzko ezagutza transmititzea. ‘MERCARTES’ 2018 Arte Eszenikoen Merkatuari laguntzeko bekak ere biltzen ditu.

3. Erakunde eta pertsona hartzaileak

3. Erakunde eta pertsona hartzaileak

a) Kanpoko sustapenerako eta komunikaziorako laguntzak eta programa eszenikoetarako laguntzak modalitateetarako:

Jarduera eszenikoan enpresa-jarduerak egiten dituzten merkataritzako konpainiak, kooperatiba-sozietateak, sozietate zibilak, elkarteak eta pertsona fisikoak.

Ez dira onartuko batez ere Administrazio Publikoak parte hartzen duen erakundeek antolatutako eskaerak.

b) Merkatu eszenikoei buruzko prestakuntza mentorizatua ‘MERCARTES 2018’ modalitaterako:

Beren modalitateko espezifikazio zehatzak betetzen dituzten pertsona fisikoak.

c) Kasu guztietan:

Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta dauden eta/edo egoitza soziala lurralde horretan duten pertsona fisikoak edo juridikoak.

4. Aurrekontu-kapituluak jakinaraztea

4. Aurrekontu-kapituluak jakinaraztea

Modalitate bakoitzak berari dagokiona agortuko du jasotako eskaeren artean. Hori ezinezkoa balitz, aurrekontu-soberakina beste modalitateei batuko zaie.

IFK berak bi modalitatetan parte har dezake eskaeraren arrazoia desberdina denean eskaera bakoitzean.

Dokumentu bera ezin izango da inoiz baliagarria izan bi laguntza desberdin justifikatzeko.

5. Laguntzen banaketa

5. Laguntzen banaketa

a) Kanpoko sustapenerako eta komunikaziorako laguntzak eta programa eszenikoetarako laguntzak modalitateetarako:

Kanpoko sustapenerako eta komunikaziorako laguntzak eta programa eszenikoetarako laguntzak modalitateetarako, esleipen-irizpideak datu kuantitatiboetan oinarritzen dira, bi arau nagusi kontuan hartuta.

1) Aurkeztutako proiektu guztiak, eskatzen diren baldintzak bete ondoren onartzen direnean, diru-laguntzaren onuradunak izango dira.

2) Jasotako laguntzen kuantifikazioa diru-laguntza lortzeko aurkeztutako aurrekontuekiko zuzenki proportzionala izango da, modalitate bakoitzaren marjina desberdinen barnean.

b) Merkatu eszenikoei buruzko prestakuntza mentorizatua ‘MERCARTES 2018’ modalitaterako:

Merkatu eszenikoei buruzko prestakuntza mentorizatua ‘MERCARTES 2018’ modalitatearen kasuan, pertsona horien Curriculum Vitaearen arabera onartuko da. Aurreikusitako plaza kopurua (8) gainditzen bada, zozketaren bitartez hautatuko dira.

6. Parte hartzeko baldintzak

6. Parte hartzeko baldintzak

Oinarriak onartzea

Laguntza-deialdi honetan parte hartzeak esan nahi du oinarri orokorrak ez ezik, modalitate bakoitzaren oinarri partikularrak ere onartzen direla erabat eta baldintzarik gabe.

Pribatutasun-politika

Era berean, erakunde eskatzaileak onartzen du Eskenaren pribatutasun- eta babes-politika.

Onartzea

Parte-hartzaile baliodun gisa onartzeko ezarritako baldintzak bete behar dira, eta hori esanbidez jakinaraziko dute ArabaEskenaren antolatzaileek.

Interpretazioa eta gorabeherak

Laguntza-deialdi honek bere kudeaketarako aurretiko orientatzailerik ez duenez, Eskenak hobekien iruditzen zaion moduan konponduko ditu programa garatzeko garaian sor daitezkeen arazoen interpretazioari eta konponketari eragiten dioten gaiak.

ANTOLATZAILEA

BABESLEA

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento. Ver Política de Cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar