Merkatu eszenikoei buruzko prestakuntza mentorizatua

Merkatu eszenikoei buruzko ezagutza transmititzea. ‘MERCARTES’ 2018 Arte Eszenikoen Merkatuari laguntzeko bekak ere biltzen ditu.

Gaia amaituta

Eginiko jarduera:

  • Urriak 31

    Vitoria-Gasteiz: Hitzaldia : ‘Merkatu eszenikoetarako sarrera’, Pío Ortiz de Pinedo-rekin.

  • Azaroak 7, 8 eta 9

    Valladolid. 2018 MERCARTES-a. Bidaia eta egonaldia. Ekoizpen eta banaketa eszenikoaren ezaguerako kontaktuetako eta jardueretako agenda.

MERKATU ESZENIKOEI BURUZKO PRESTAKUNTZA MENTORIZATUAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK

1. Xedea

1. Xedea

Etorkizuneko profesionalei merkatu eszeniko arautuei buruzko ezagutza transmititzea erraztea. Horretarako, prestakuntza-saio bat eta MERCARTES 2018ra lagundutako bidaia bat antolatuko dira. Saio eta bidaia horietan beka kopuru jakin bat irekiko da jarduera osagarri mentorizatua izango duten kudeaketa, produkzio eta banaketa eszenikoko praktikak egin dituzten adin nagusikoentzat.

2. Erakunde eta pertsona hartzaileak

2. Erakunde eta pertsona hartzaileak

Arabako Lurralde Historikoan bizi diren adin nagusikoak.

3. Diru-laguntza jaso dezaketen arloak

3. Diru-laguntza jaso dezaketen arloak

a) Mercartes 2018ra egindako bidaiek, ostatu hartzeak eta mantenuak eragindako gastuen % 70 gutxienez.

b) Laguntzeko pertsona bat.

c) Mentorizazioari buruzko topaketa, bisita eta saio espezifikoak profesional adituen kargura.

4. Aurkeztu behar den dokumentazioa

4. Aurkeztu behar den dokumentazioa

Pertsona eta erakunde eskatzaileek honako dokumentazio hau aurkeztuko dute formatu digitalean (pdf edo JPEG), bai www.arabaeszena.eus webgunearen bitartez, bai bekak@arabaeszena.eus helbide elektronikora idatziz:

1. Eskaera betea eta sinatua (webgunean bete daitekeen eta webgunetik deskarga daitekeen pdfa).

2. Eskaera sinatu duen pertsonaren NANaren kopia formatu digitalean.

3. Pertsona horren Curriculum Vitaearen kopia formatu digitalean.

Dokumentazio gehigarria (ez derrigorrezkoa):

– Ikasketa eszenikoak edo kultura-kudeaketa egiaztatzen duen dokumentazioa.

– Erakunde eszeniko batek kontratatu duela egiaztatzen duen dokumentazioa (kontratua, nomina, eta abar).

– Erakunde eszeniko batek edo batzuek aurkeztutako abala.

5. Epeak

5. Epeak

Eskaerak 2018ko irailaren 14ko 23:59ak arte jasoko dira.

Jasotako laguntzen jakinarazpena 2018ko irailaren 18ra arte egingo da.

6. Beken esleipena

6. Beken esleipena

Eskaeretan aurkeztutako curriculum eta abalen arabera, lehen aukeraketa bat egingo da. Plaza libreko kopurua gainditzekotan, bigarren fase batean ekingo zaio aukeratutakoen arteko zozketa bati.

7. Parte hartzeko baldintzak

7. Parte hartzeko baldintzak

a) Oinarriak onartzea

Laguntza-deialdi honetan parte hartzeak esan nahi du oinarri orokorrak ez ezik, modalitate bakoitzaren oinarri partikularrak ere onartzen direla erabat eta baldintzarik gabe.

b) Premia bereziak dituzten pertsonak

Mugikortasunari eta talde batean sartzeari dagokionez bekadun izan litezkeenek dauzkaten premia bereziak konpon ditzakeen orotan lagunduko dute beka hauen antolatzaileek.

Premia bereziak dituzten bekadunek beren eskaerarekin batera adierazten dute beren dibertsitatea ez dela bateraezina bidaia kolektibo batek berekin dakarren dinamika arautu eta unitarioarekin.

c) Onartzea

Parte-hartzaile baliodun gisa onartzeko ezarritako baldintzak bete behar dira, eta hori esanbidez jakinaraziko dute ArabaEskenaren antolatzaileek.

d) Pribatutasun-politika

Era berean, erakunde eskatzaileak onartzen du Eskenaren pribatutasun- eta babes-politika.

8. Interpretazioa eta gorabeherak

8. Interpretazioa eta gorabeherak

Eskenak dakien modurik hoberenean konponduko ditu programaren garapenean sor daitezkeen arazoen interpretazioari eta ebazpenari eragiten dieten gaiak.

OINARRI OROKORRAK

1. Zioen azalpena

1. Zioen azalpena

Kulturako Plan Estrategikoan jasotzen denez, Arabak “bertako kultura aldarrikatzeko eta herritartasuna eraikitzeko gaitasuna dauka dauden gaitasun txiki edo handietatik abiatuta, gaitasun horiek sustatuz, elkarren artean eta kanpoko beste gaitasun batzuekin harremanetan jarriz”.  Arabako jarduera eszenikoa askotarikoa da eta sorkuntzan emankortasun handikoa.  Baina baliabide publikoen murrizketak oso arrisku larrian jarri du Arabako produkzio-garapena eta zailtasun handiak ditu Arabako sortze-talentua eta sortze-ahalegina bideragarriak izateko.

Hainbat kultura-agentek, antzerkian eta dantzan jarduten duten agente eszenikoek besteak beste, behin eta berriz eskatu dute ekintza publiko bat egoera hori onbideratzeko, ziur baitaude kulturan egiten den inbertsioak kapital soziala sortzen duela eta kapital hori biztanleriaren ongizate handiagorako eta jarduera sozio-ekonomikorako izango dela.

Erreklamazio horrekiko koherentzian, aktiboki hartu dute parte Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak bultzatutako elkarlaneko prozesuetan sektorerako etorkizun berri bat ekarriko duen ibilbide planifikatu bat egingo duten Plan Estrategikoak idazteko.

Eskena elkarteak (Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkartea) Arabako bere bazkideekin lan egin du Arabako arte eszenikoen egungo egoerari buruzko gogoeta eta diagnostikoa egiteko egiturazko hobekuntza-neurriak sartzearren. Gogoetaren abiapuntua elkarte horren helburua da, hots, arte eszenikoak Euskadi osoan sustatzea eta sektoreko enpresa-garapena eta arte-garapena sustatzea.

Gainera, agente aktiboa izan da Vitoria-Gasteizko Udaleko eta Arabako Foru Aldundiko Kultura Planak egiten; izan ere, gogoeta egin du eta neurriak proposatu ditu sektorea hobetzeari buruz eta sektoreak herritarrekin duen loturari buruz.

Jarduera horren emaitza gisa, Eskenak diru-laguntza bat eskatu dio Eusko Jaurlaritzari ArabaEszena programarako 2018. urteko EAEko Aurrekontu Orokorretan onartutako “Arte eszenikoen laguntza Araban / Apoyo a las artes escénicas en Álava” 10 4513 12 75201 008 tituluaren esparruan.

Programa horrekin ekintza jakin bat sustatzen da. Ekintza hori produkzio pribatuko unitateen orokortasunera –merkataritzako enpresak, autonomoak, elkarteak eta abar– irekita dauden laguntzen deialdian gauzatzen da, ekonomia egiaztatua sortzen duen jarduera profesional arautu batetik abiatuta sorkuntzaren testuinguruetarako (banaketa, komunikazioa, programazioak, bitartekaritzak eta abar) laguntza eska dezaten.

2. Laguntza-modalitateak

2. Laguntza-modalitateak

Laguntzen deialdia hiru eremu desberdinetan antolatzen da:

Kanpoko sustapenerako eta komunikaziorako laguntzak.

Produkzio eszenikoko kolektibo arabarrek 2018. urtean Arabako Lurralde Historikotik kanpo egindako ikuskizunen gastuei aurre egiteko laguntzak, komunikazioan, publizitatean, banaketan eta salmentan.

Programa eszenikoetarako laguntzak.

Arabako Lurralde Historikoan egiten diren programa eszenikoetarako laguntzak, baldin eta programa horiek erakusketaren, bitartekaritzaren eta ikus-entzuleen prestakuntzaren eremuetako jarduerak eta lurraldeko eta komunitateko prozesuekin eta problematikekin lotutako jarduerak egiten badituzte.

Merkatu eszenikoei buruzko prestakuntza mentorizatua

Merkatu eszenikoei buruzko ezagutza transmititzea. ‘MERCARTES’ 2018 Arte Eszenikoen Merkatuari laguntzeko bekak ere biltzen ditu.

3. Erakunde eta pertsona hartzaileak

3. Erakunde eta pertsona hartzaileak

a) Kanpoko sustapenerako eta komunikaziorako laguntzak eta programa eszenikoetarako laguntzak modalitateetarako:

Jarduera eszenikoan enpresa-jarduerak egiten dituzten merkataritzako konpainiak, kooperatiba-sozietateak, sozietate zibilak, elkarteak eta pertsona fisikoak.

Ez dira onartuko batez ere Administrazio Publikoak parte hartzen duen erakundeek antolatutako eskaerak.

b) Merkatu eszenikoei buruzko prestakuntza mentorizatua ‘MERCARTES 2018’ modalitaterako:

Beren modalitateko espezifikazio zehatzak betetzen dituzten pertsona fisikoak.

c) Kasu guztietan:

Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta dauden eta/edo egoitza soziala lurralde horretan duten pertsona fisikoak edo juridikoak.

4. Aurrekontu-kapituluak jakinaraztea

4. Aurrekontu-kapituluak jakinaraztea

Modalitate bakoitzak berari dagokiona agortuko du jasotako eskaeren artean. Hori ezinezkoa balitz, aurrekontu-soberakina beste modalitateei batuko zaie.

IFK berak bi modalitatetan parte har dezake eskaeraren arrazoia desberdina denean eskaera bakoitzean.

Dokumentu bera ezin izango da inoiz baliagarria izan bi laguntza desberdin justifikatzeko.

5. Laguntzen banaketa

5. Laguntzen banaketa

a) Kanpoko sustapenerako eta komunikaziorako laguntzak eta programa eszenikoetarako laguntzak modalitateetarako:

Kanpoko sustapenerako eta komunikaziorako laguntzak eta programa eszenikoetarako laguntzak modalitateetarako, esleipen-irizpideak datu kuantitatiboetan oinarritzen dira, bi arau nagusi kontuan hartuta.

1) Aurkeztutako proiektu guztiak, eskatzen diren baldintzak bete ondoren onartzen direnean, diru-laguntzaren onuradunak izango dira.

2) Jasotako laguntzen kuantifikazioa diru-laguntza lortzeko aurkeztutako aurrekontuekiko zuzenki proportzionala izango da, modalitate bakoitzaren marjina desberdinen barnean.

b) Merkatu eszenikoei buruzko prestakuntza mentorizatua ‘MERCARTES 2018’ modalitaterako:

Merkatu eszenikoei buruzko prestakuntza mentorizatua ‘MERCARTES 2018’ modalitatearen kasuan, pertsona horien Curriculum Vitaearen arabera onartuko da. Aurreikusitako plaza kopurua (8) gainditzen bada, zozketaren bitartez hautatuko dira.

6. Parte hartzeko baldintzak

6. Parte hartzeko baldintzak

Oinarriak onartzea

Laguntza-deialdi honetan parte hartzeak esan nahi du oinarri orokorrak ez ezik, modalitate bakoitzaren oinarri partikularrak ere onartzen direla erabat eta baldintzarik gabe.

Pribatutasun-politika

Era berean, erakunde eskatzaileak onartzen du Eskenaren pribatutasun- eta babes-politika.

Onartzea

Parte-hartzaile baliodun gisa onartzeko ezarritako baldintzak bete behar dira, eta hori esanbidez jakinaraziko dute ArabaEskenaren antolatzaileek.

Interpretazioa eta gorabeherak

Laguntza-deialdi honek bere kudeaketarako aurretiko orientatzailerik ez duenez, Eskenak hobekien iruditzen zaion moduan konponduko ditu programa garatzeko garaian sor daitezkeen arazoen interpretazioari eta konponketari eragiten dioten gaiak.

ANTOLATZAILEA

BABESLEA

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento. Ver Política de Cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar